XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geldialdi eta ustekabe nagusiak zentral baten historian

1981 eta 1991 urte artean zentrala 889 egunez itxita egon zen.

1989an 10 aldiz gelditu zen; hauetatik bakarra izan zen programatua.

1990ean zehar programatu gabeko 3 geldialdi gertatu ziren, larriena abuztuaren 17an, erregaia birkargatzeko programatutako geldialdia izan zen.

1991ean programatu gabeko geldialdiak apirilaren 18an lurrun kutsatua erregulatzen duten balbulek huts egin zutela-eta, nazioarteko eskalan lehen mailako istriputzat sailkatu zena, ekainaren 18an eta irailaren 18an eta 30ean eta abenduaren 13an.

1992an erregaia birkargatzeko hiru hilabeteko geldialdi baten ondoren, ekainaren 4an hasi zen lanean eta hil bereko 23. egunerako programatu gabeko 5 geldialdi izan zituen.

1993an zehar zentrala gutxienez 4 aldiz gelditu zen: martxoaren 21ean erregaiaren osagai batek huts egin zuelako, apirilaren 1ean balbula batek huts egin zuelako, irailaren 15ean giza-oker batengatik eta urriaren 14an turbina batekin froga bat egiten ari zirelarik.

Horrez gain, beste bost istripu eusgarriren berri eman zitzaion Nuklear Segurantzarako Kontseiluari.

1994. urtean, erregaia birziklatzeko 2 hilabetez egon zen geldirik eta erreaktoreontzi barruan eta hedatzaile baten euskarri batean arrailadurak aurkitu zituzten.

Uztailaren 27an zentrala berriro gelditu behar izan zuten; enpresaren arabera ekaitz baten ondorioz zonalde osoa argindarrik gabe geratu zelako; beste bertsio baten arabera, erreaktoreontziko sarreretan egindako konponketen erresistentzia egiaztatzeko asmoz teknikariek sistemaren presioa handitzean alarmak piztu eta zentrala gelditu egin zelako.

Urriaren 3an aurreikusi gabeko geldialdia izan zuen, erreaktoreontzia urez hornitzen duen ponpa batek porrot egitean.

1995eko martxoan 1993an egindako NSKren txostena argitaratu zen.

Bertan esaten zenez, Garoñako zentral nuklearreko suteen aurkako sistemak dituen akatsak direla eta, zentralaren gelditze ziurra ezin da bermatu.

Honek errakzio nuklearraren gaineko kontrol eza eta istripurik ekar lezake.

NSKren txosten ofizialetan bildutako istripuen laburbilduma:

1983ko ekainean: 68.000 litro ur erradiaktiboren ihesa Ebrora.

1985eko ekainean: kutsaturiko urak ihes egin zuen (14.000 litro).

1985ean: ultrasoinuen bidezko ikerketa batean arraildurak hazten doazela egiaztatzen zen.

1985ean urtean: Energiarako Zuzendaritza Nagusiak Estatu Batuetatik Garoñarako bidean erregai erradioaktiboen garraioan egindako irregulartasunengatik 5.000.000 pezetako isuna jarri zion enpresari.

1987ean: hodi baten apurketaren ondorioz lurpera ur kutsatua pasa zen eta lurra ontziratu zuten.

1989ean: 250.000 litro elikadura-urek ihes egin zuen.